Argako erregina

Remigia Etxarren, Iruñekoa, pertsonaiaren inguruko proiektu artistikoa. Estefanía de Paz Asínen sorkuntza artistikoa.

Nor da “Argako erregina”, “Unamaren erregina” edo “Goietako erregina” ezizenak jaso zituen emakume hau?

Remigia Etxarren, Iruñeko emakume honen ibilbide artistikoak ez dirudi bat datorrenik XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako Iruñeko ingurumari historikoarekin, emakume iraultzailea izanagatik ere gutxi ezagutzen baita. Estefanía de Paz Asínen proiektuak horri ekin nahi dio, eta emakume honi tokia eta aitortza eskaini.

1853an Iruñean jaiotako emakume paregabea izan zen, funanbulista, artista, ausarta eta arriskuak hartzeko prest; unama baten gainetik, Europako hiri askotako leku enblematikoak zeharkatu zituen. 1921ean bere sorterrian zendu zen. Aipatua ezaguna baino, anekdota eta ahozko tradizioaren lagun, hainbat belaunalditan zehar haren izen handia iritsi zaigu, baita haren balentriak erakusten dituen dokumentazio zenbait ere.

Ikerketa lan handia.

Baina nor izan zen benetan emakume hau? Nondik iritsi zitzaion soka gainean ibiltzeko bulkada? Nola ikasi zuen hori egiten? Nolakoa zen bere bizitza? Bere istorioak jakinmin handia, miresmena eta inspirazioa pizten dizkio bere berri izan duen edozeini.

Funanbulistari buruz hainbat liburu, egunkari, dokumentu, artxibo, hemeroteka eta fototekatan aurkitu duen guztia kontatzen digu Estefanía de Paz Asínek, Remigia hil zela 100 urte betetzen diren honetan. Haren historiak liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion lekuan ere bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du emakume harrigarri hau ezagutarazteko.

Bideoa «Argako erregina» – Erakusketa

Teaser «Argako erregina» – Ikuskizuna

IKUSKIZUNA

Nor da Estefanía de Paz Asín?

Artista eta arte eszenikoko profesionala, beste talde, erakunde eta kolektibo batzuentzat lan egin du, sortzaile lana, abeslari, dantzari eta aktoresa lanarekin tartekatuz. Iruñean hasi zuen ibilbidea 1998an, 17 urte zituela, eta hainbat ikuskizunetan parte hartu du. Diziplina anitzeko emakume artista da, zirku, antzerki, dantza eta ahots prestakuntza baitu.

FETEN 2022 ‘Interpretaziorik onena’ saria Estefanía de Paz Asínentzat izan zen, zirkuko arteen historiaz eta funanbulismoaren teknikaz hitz egiten digun ikuskizun delikatu honengatik.

Ikuskizunari buruz

Ikuskizun honetan hainbat arte, teknika eta hizkuntza artistikok egiten dute bat, alegia, narrazioak, interpretazioak, objektuen antzerkiak, ilusionismoak, arte plastikoek, arkakusoen zirkuak, klownak eta zirkuak. Ikuskizunerako propio sortutako Pop up bidezko eszena zabalgarriak, kartel argitsuak eta musika ditu.

Ikuskizun xamur hau zirku-artearen historiaz eta funanbulismoaren teknikaz mintzo zaigu, eta, batez ere, Remigia Echarren, Argako erregina ezagutarazten digu.

Antzerki ikuskizun hau ikusle guztientzat egokia da, eta kalean, leku ez ohikoetan eta barruti eszenikoetan egin ahal izateko sortua da.

Dibertigarria, historikoa, hurbila… ahalik eta jende gehienarengana iristea du helburu, funanbuluaren bizitza ezagutarazi eta zabaltzeko. Ikuskizun unipertsonala izan arren, obraren parte diren profesional andanaren laguntza dauka.

Ikuskizuna gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri eta 50 minutu irauten du.

Proiektuak zein helburu dauka?

Proiektuaren ideia nagusia Remigia Etxarreni buruz ezagutzen den guztiaren berri ematea da.

Historia ofizialak, belaunaldiz belaunaldi pasatzen diren eta herrialdeen memoriaren oinarria ezartzen duten liburuetan agertu ohi denak, ikusezin egin ditu askotan emakume garrantzitsuen ibilbidea eta lorpenak. Bidegabekeria hori pixkanaka zuzentzen ari da XX. mendeko 80-90. hamarkadaz geroztik, emakumeen historiaren lanketa eta ezarpenari esker eta hainbat erakundetan, hala nola, unibertsitate eta ikastetxeetan egindako genero ikerketei esker.

Toki horietan emakumeen memoria berrezartzeko lan egiten dute, gertaera historikoak eta emakumeek egindakoak aztertuz, zientzia zein arte arloetan.

Arte eszeniko eta plastikoak, ahanzturatik ekarritako erreferente historiko hauek inspiratutakoak, ikusleen adimen emozionalarekin bat eginik transmititu ditzakete edukiak, eta horrek helburu batzuen hedapenerako tresna bikain bilakatzen ditu, esaterako, Argako erreginaren bizitza transmititu eta zabaltzeko.

Proiektu honek Remigia Etxarren ezagutarazi nahi die adin guztietako ikusleei modu eraginkorrean, ikusleek protagonistaren istorio xamurrarekin enpatizatzen baitute. Genero rolak apurtzea izan zuen balentriarik handiena, izan ere, emakume iruindarra izanik, ez zen bizi izan garai hartan probintziako hiri txiki bateko emakume bati zegokion bezala.

Proiektu honek, halaber, garrantzia ematen dio tokian tokikoari, hurbilekoari, eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzeko gai diren erreferente femenino berriak sortzen ditu.

Proiektua, zer da?

“Remigia Etxarren, Argako erregina” proiektu artistikoa Iruñeko Udalak saritua izan zen sorkuntza artistikoko lehiaketan.

Proiektu artistiko honi esker, Iruñeko Udalak, aho batez, hiriko toki enblematiko bati, Argako oinzubiari —non Remigiaren garaiko emakumeek, Argako garbitzaile mitikoek arropa garbitzen zuten— Remigiaren izen artistikoa eman dio, Mademoiselle Agustini.

Elkarlaneko proiektua izaki, Remigia Etxarreni buruzko informazio eta material berriak jasotzeko prest dagoen proiektu irekia da.

Horretarako, ikuskizunean bertan, aktoresak ikusleei informazio eman eta ikuskizunari eransteko gonbitea egiten die. Gonbitea hauxe da: ahoren batek zerbait jakingo balu, belarri honek gustura adituko luke eta, horrela, herriaren jakinduriak eman dezakeena gaineratu.

Gainera, gure protagonista funanbulistari buruzko informazioa jasotzeko e-posta helbidea sortu dugu. Jadanik, proiektuari informazioa gaineratu dioten pertsona interesatuen hainbat mezu jaso ditu Estefaniak.

lareinadelarga@gmail.com

Elementu hauekin guztiekin, “Izena duena bada, eta aipatzen ez dena esangabekoetan hiltzen da azkenean”. Horrek iraunarazi du bizirik. Okerrena da aho bakoitzak hainbeste jarri duenez, ez dakigula argi nor den, benetan, Etxarrendarra. Horregatik, hona hemen Estefaniaren Remigia, gure Remigia.

“Ahoren batek zerbait jakingo balu, belarri honek gustura adituko luke eta, horrela, herriaren jakinduriak eman dezakeena gaineratu”.

Proiektu honi esker, Iruñeko Arga ibaiko oinzubia berrizendatu da, eta orain Mademoiselle Agustini, Remigiaren izen artistikoaren izena hartu du.

Harremana eta banaketa

«Quiero Teatro»
Belén Álvarez 619 022 036
Info@quieroteatro.com

Partaideen zerrenda

Jatorrizko ideia, sorkuntza artistikoa:
Estefanía de Paz Asín.

Aktoresa:
Lorena Arangoa Zabaleta.

Zuzendaritza:
Estefanía de Paz Asín.

Argazkiak:
Kiko Ortega eta Hodei Unzueta.

Musika eta soinu-espazioa:
Gorka Pastor.

Ezcenografia eta atrezzoa:
Zenzerro, Fernando Varela eta Mila García.

Jantziteria, karakterizazioa eta makillajea:
Elías Angulo Martinez eta Estefanía de Paz Asín.

Azgiztapena:
Óscar García Valoria.

Bideoa:
Jesús Iriarte.

Produkzioa:
Estefanía de Paz Asín.

Produkzio-laguntzailea:
Garbiñe Navarro Rodríguez.

Diseinu grafikoa:
Minimizán.

Laguntzaileak

Eskertza:
Gayarre antzokia, Iruñeko udal artxiboa , Nafarroako artxibo orokorra, IPES Fundazioa, Auzoenea elkartea, Iruñeko Eskolapioen ikastetxea, Iruñeko katedrala eta Nafarroako antzerki eskola.

Areto, kale edo eremu ez-konbentzionaletarako ikuskizuna

Iraupena: 55 minutu
Adina: 8 urtetik aurrera, heldu batekin

Hurrengo data

No hay eventos programados.

ERAKUSKETA

Erakusketari buruz

Ikuskizunaren sorkuntzarekin batera Estefaniak egin duen ikerketa lanari esker ikasitakoan oinarriturik, proiektu artistikoarekin batera doan erakusketak funanbulistaren bizitza izan zitekeen horretatik ibilbidea egiten du, haurra zenetik hil zen arte, haren haurtzaroa eta ibilbidea izan zitekeena birsortzen duten argazkien bidez.

Collagea, fotomuntatzea, objektu eta instalazio artistikoa eta hainbat iturritatik jasotako dokumentazioa batzen zaizkio artistaren iruditeriari.

Hori guztia, erakusketa bisitatzen duten pertsona guztiek Remigia Etxarren ezagutu dezatela nahi baitu Estefaniak, Argako erreginaren garrantzi historikoaz nork bere ideia izan dezan eta haren mitoari bizirik euts diezaion.

Irudi eta objektu sorta handiak, puzle bateko piezak balira bezala, Remigia Etxarrenen istorioa birsortzen laguntzen du, Estefanía de Paz Asínen sormenak lagunduta. Remigia Etxarren nor izan ote zen kontatzen digun istorio ikusgarri, dibertigarri eta hunkigarria.

“Hainbat arte, teknika eta hizkuntza artistikok egiten dute bat, alegia, narrazioak, interpretazioak, objektuen antzerkiak, ilusionismoak, arte plastikoek, arkakusoen zirkuak, klownak eta zirkuak”

Hurrengo data

No hay eventos programados.

Partaideen zerrenda

Jatorrizko ideia:
Estefanía de Paz Asín eta Kiko Ortega.

Artista plastikoa:
Estefanía de Paz Asín.

Argazkiak:
Kiko Ortega.

Musika eta soinu-espazioa:
Gorka Pastor.

Argiztapena:
Óscar García Valoria.

Bideoa:
Jesús Iriarte.

Produkzio-laguntzailea:
Garbiñe Navarro Rodríguez.

Komisarioa:
Ariadne Iribarren.

Diseinu grafikoa:
Minimizán.

ARGAZKI-GALERIA ETA DOSIERRA

Anímate y comparte Argako Erregina